XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauza izugarria zen Madrilek sortzen zuen ataraxia.

Alboko kafetegi edo barrera sartu eta ez baitzegoen agoantatzerik hango zarata.

Ikaragarria zen rock, auto, futbol, telebista eta bingoek zuten ekarrai eta zaletasuna nonahi muestratzen zirelarik guztiekiko kutsuen lurrinak.

Eta gauza haien aurka jeikitzeko arrazoi berezirik ez egon arren, heuretaz egiten zen desmana beste edozein heritasun sikolojikoren pareko bezala kontsidera zitekeen.

Bat batera sartuz gero, ez baitzegoen ezertaz mintzatzerik musika ozen hura zela eta gorreriak joko ez bazuen bat animaraino.

Kaleetan, ezingo zen beste autorik baztertu bat gehiago bakarrik beharta ere.

Futbola, bere arau guztiekin kredo bilakatu zen eta kanpozelaiak tabernakulo, aita Baloi eternoarentzat; orain, antzinan Leninek zioen bezala, ez baitzen herriaren opio erlijioa, ze baizik futbola; nonbait, beti sortzen zen beste opioren bat.

Baita ere berriz, bistan zegoen telebistak kreatuko zuela oraidaino sekula guztian munduak ezaguturiko gizaldi ilupa, (...).